Miarritzen izan zen ekitaldia 2008-06-07

Hendaia txapeldun Iparraldeko Bertsulari Txiki Egunean

Garazi, Sohüta, Hendaia eta Hendaia-Lohitzuneko taldeak aritu dira finalean.
Gaur izan da Bertsulari Txiki Eguna eta Hendaiako taldeak eraman du txapela, Garaziren aurretik. Garazi, Sohüta, Hendaia eta Hendaia-Lohitzuneko taldeak aritu dira finalean eta 300 entzule inguru bildu dira Miarritzeko Jai Alai frontoian. Bapatekoak ez ezik, idatzizko saria ere banatu dira.
Bestalde, 14 urtez beherakoetan honako hauek sailkatu dira Euskal Herriko finalerako: Lapurditik, Maddi Ane Txoperena eta Oneka Jauregi; Baxenafarroatik, Eñaut Zaldunbide eta Mikel Cherbero; eta Zuberoatik Johaine Sarrailet eta Ibai Capot.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza