Josu Martinez izango da gonbidatua 2010-11-19

Arantza eta Algortako saioak emango ditu Hitzetik Hortzerak

Zappingean Arantzan Andoni Egañak eta Jon Sarasuak egindako saioa emango dute. Zuri-beltzekoan, berriz, Euxebio Igartzabal izango da protagonista.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera izango da ikusgai ETB1en. Igandean emango dute programa, iluntzeko 21etatik aurrera.

 Aste honetan Arantza eta Algortako bertso-saioek beteko dute tarterik handiena. Arantzan Alaia Martinek eta Miren Amurizak bertso-afaria egin zuten Ekaitza elkartean. Umorea izan zen saioko protagonista, eta entzuleei adarra jotzen aritu ziren bi bertsolariak.

 Zappinga ere Arantzara joango da. 1992an bertso-afaria egin zuten bertan Andoni Egañak eta Jon Sarasuak. Jon Sarasuak saioa bukatu nahi zuela eta adarra jotzen hasi zitzaion Andoni Egaña, eta bertsoaldi gogoangarria osatu zuten.

 Aste honetako bigarren saioa Algortakoa izango da. Han ere bertso-afaria egin zuten Jose Luis Gorrotxategi eta Imanol Lazkanok Pipers tabernan. Gainera, beraiekin batera Kupela taldea ere aritu zen. Denen artean "Bihotza gazte" izeneko saioa osatu zuten eta hango une onenak emango ditu Hitzetik Hortzerak.

 Azkenik, Bertsoa.com-ek Ataunen grabatutako saioa ere eskeiniko dute. Iban Urdangarin eta Anjel Mari Peñagarikano izango dira protagonista.

 Zuri-beltzekoan Euxebio Igartzabal izango da protagonista.

 Azkenik, astero bezala, aste honetan ere gonbidatu bat izango da programan. Aste honetan Josu Martinez eramango dute platora. Bertsolari aldizkariko koordinatzaile lanetan ari da santutxuarra eta udazkeneko aleari buruz ariko da. Gainera, udan Palestinara egindako bidaiaz ere hitz egingo du, bertsolariekin joan baitzen hara.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza