Gaur izan da finala 2008-06-07

Ekaitz Samaniego eta Ainhoa Comas txapeldun Arabako Eskolartekoan

Ander Solozabal eta Bingen Sainz gelditu dira bigarren, heldu eta txikietan.

Ekaitz Samaniego gasteiztaarrak eta Ainhoa Comas amurriotarrak  jantzi dute Arabako Eskolarteko txapela, heldu eta txikien mailan, hurrenez hurren. Gasteizko Armentia ikastolan jokatu da saioa, 200 entzulen aurrean. Bigarren, Ander Solozabal gelditu da helduetan eta Bingen Sainz umetan. Lauak Euskal Herriko finalerako sailkatu dira. Sei bertsolari aritu dira umetan kantari: Antton Karretero (Aramaio- Gorbeialadea), Beñat Zalakin (Aramaio-Gorbeialdea) Bingen Sainz (Arrizala-Lautada) , Maria Izaga (Aramaio-Gorbeialdea), Ainhoa Comas (Amurrio-Aiara) eta Beñat Olano (Gasteiz). Helduetan, berriz, zazpi gazte aritu dira bertsotan: Ander Solozabal eta Ekaitz Samaniego, eta Lierni Balantzategi gasteiztarrak, Elyem Chej legutiarra, Guillermo Las Vegas argantzuarra, Xabi Igoa aramaioarra eta Estitxu Saratxo elosuarra.

Idatzizko sariak
Bertso paperen finala ere gaur izan da. Umetan, Maria Izagak irabazi du eta Bingen Saiz gelditu da bigarren. Heldutan, Xabi Igoa izan da txapelduna eta Ander Solozabal bigarrena.

Albiste gehiago

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu