Abenduaren 9rako bidali beharko da curriculuma 2010-11-23

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Transmisio proiekturako eragilea behar du

Lanaldi finko bat eskaintzen da egonkortuta dagoen proiektu batean. Beharrezkotzat jotzen diren kasuetan hautatzeko probak egingo dira.
 Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak deialdi bat egindu Bertsolaritzaren Transmisioa proiekturako eragile bat lortzeko. Interesatuari lanaldi finko bat eskaintzen zaio egonkortutako proiektu orokor batean.

 Hala, honako titulu eta esperientzia hauek hartuko dira kontutan:

 -Proiektuak eta aurrekontuak kudeatzeko gaitasuna eta esperientzia
 -Lantalde handiak kudeatzeko gaitasuna eta esperientzia
 -Bertso Eskoletan, hezkuntza formalean eta informalean izandako esperientzia
 -Goi mailako ikasketak izatea

 Interesa duenak curriculum vitae-a bidali beharko du Gipuzkoako Bertsozale Elkartera. Honako hau da helbidea:
 
   Gipuzkoako Bertsozale Elkartea
   Larramendi kalea 7, behea
   20400 Tolosa

 E-mailez ere bidal daiteke: gipuzkoa@bertsozale.com.

 Curriculuma ABENDUAREN 9a baino lehen bidali beharko da. Beharrezkotzak jotzen diren kasuetan hautatzeko probak ere egingo dira. Zalantzarik izanez gero idatzi lehen aipatutako helbide elektronikora edo deitu honako zenbaki honetara: 943 670575.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»