2006 hasi eta lau urteren ondoren, disko-liburu hau orain arte ibilitakobidearen erregistro moduko bat da, proiektuaren hastapenetatik osatu eta landutako hainbat ariketa, musika edo kantu biltzen dituena. Ostegunekoa emanaldi komentatua izango da.
Judith Montero, Maialen Lujanbio eta Xabier Erkiziak osatutako Orniturrinkus taldeak diska aurkezpeneko emanaldi komentatua egingo dute ostegunean Donostian, 19:00etan. Taldearen hitzetan, Ornitorrinkus musika garaikideak, elektronikak eta bertsoak elkar hartuta
osaturiko hotsen eta ahotsen proiektua da. Saxofoiak, elektronikak eta ahotsak -
a-priori elkarrengandik urrunak diruditen hiru jardunek- bakoitzak bere
alorra arakatuz lehenik eta elkar eraginez ondoren, hizkuntza berri trinko bat
sortzeko ahalegina da. Esperimentazioa bide eta helburu duena.
Ornitorrinkoa -ezaugarri itxura batean bateraezinak gorputz bakarrean biltzen
dituen animalia-, irudi sinboliko bezala hartuta, sailka ezina denaz, izateaz eta
izan ezinaz ari da Ornitorrinkus.
2006 hasi eta lau urteren ondoren, disko-liburu hau orain arte ibilitako
bidearen erregistro moduko bat da, proiektuaren hastapenetatik osatu eta
landutako hainbat ariketa, musika edo kantu (norberaren gustuen arabera)
biltzen dituena. Diskoko soinu pieza bakoitza Ornitorrinkusen ibilbidean
emandako pauso bat da, oraindik nora doan jakin ez litekeen bidean.
Paperezko euskarriak eta soinuzkoak elkar osatzen dute, disko-liburu deitzen
dugun objektu definigaitz honetan. Objektua, Xabier Gantzarain eta Eneko
Aristik diseinatua da. Bertan, Jose Belmonte marrazkilariak soinu piezak
irudi bihurtu ditu. Kantu bakoitzari indibidualki loturiko marrazkiek, aldi
berean eta elkarrekin osotasun bat egiten dute, piztia ezezagun miragarri bat
sortuz: Ornitorrinkus.
Jose Belmonteren marrazkiez eta Maialen Lujanbioren bertso eta testuez gain,
Jakoba Errekondo, Joseba Sarrionandia, Xabier Erkizia eta Ixiar
Rozasek idatzitako testu berriak ere biltzen ditu liburuak, soinu piezak
abiapuntu hartuta espreski sortutakoak.
2010eko aurkezpenen agenda:
- Azaroak 25, 19:00tan, Donostian Artelekun: entzunaldi komentatua
- Abenduak 7, 11:30etan, Durangon, Ahotsenean: entzunaldi komentatua
- Abenduak 28, Hernanin, “Bertso-lata”: emanaldia
Irudi, soinu eta bestelako informazioetarako:
www.ornitorrinkus.org / ornitorrinkus@gmail.com