Bertso-saio musikatua Getarian 2010-11-23

Bertsoak, musika eta umore ona Harralden

Getariako Harralde tabernan egin zuten bertso-saio musikatua pasa den larunbatean. Asko izan ziren trago bat hartuz bertsoak entzutera hurbildu zirenak, giro bikaina izan zuten.

Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi, Uxue Alberdi eta Jokin Labayen aritu ziren kantuan Unai eta Imanol musikariek lagunduta; Egoitz Aizpuru izan zuten gidari. Bapatekoan sortutako bertsoez gain, bertsolariek aurrez idatzitako bertso batzuk ere abestu zituzten denen artean. Giro bikaina sortu zen, giro beroa eta umoretsua;  kaletik ere bat baino gehiago geratzen zen barrura begira.

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza