Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2010-11-25

Igandean jokatuko da bigarren finalaurrekoa Zornotzan

Pello Ormazabal, Iratxe Ibarra, Miren Amuriza, Arkaitz Estibales, Arrate Illaro eta Eneko Abasolo "Abarkas" ariko dira kantari. Bertsoa.com han izango da.
 Igande honetan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Zornotzako Zelaietan izango da saioa, arratsaldeko 17:30etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Pello Ormazabal
 Iratxe Ibarra
 Miren Amuriza
 Arkaitz Estiballes
 Arrate Illaro
 Eneko Abasolo "Abarkas"

 Iratxe Ibarra eta Arkaitz Estiballes finalista izan ziren orain dela bi urte, eta hau izango da aurtengo txapelketan jokatuko duten lehenengo saioa. Miren Amurizak Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa borobila osatu zuen, eta finalaren ateetan geratu zen. Askoren ustez aurten finalera sartzeko aukera handiak dauzka. Arrate Illarok txapelketa ona egin zuen orain dela bi urte, eta aurten ere maila ona eman du lehenengo fasean. Eneko Abasolo "Abarkas" beteranoa da jada txapelketan, eta kanporaketatik juxtu antzean igarota saio ona egin nahiko du finalerdietan. Pello Ormazabal izan da, agian, kanporaketetako sorpresa nagusia, eta finalerdietan ere mailari eutsi nahiko dio.

 Bernardo Mandaluniz ariko da gaiak jartzen. Bertsolariek honako ariketa hauek egin beharko dituzte: Zortziko handian ofizioka hiruna bertso; zortziko txikian ofizioka hiruna bertso; hamarreko txikian binaka hiruna bertso eta kartzelako gaia: bi punturi erantzun eta gai baten inguruan hiru bertso.

 Joan zen igandean jokatu zen lehenengo finalerdia eta Onintza Enbeitak lortu zuen lehenengo postua eta, ondorioz, BECera joateko lehenengo txartela. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Onintza Enbeita       545 puntu
 2.- Etxahun Lekue         538 puntu
 3.- Jone Uria             526 puntu
 4.- Gorka Lazkano         493 puntu
 5.- Ibon Ajuria           486 puntu
 6.- Xabat Galletebeitia   452 puntu

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu