San Andres bertsopaper lehiaketako sari banaketan 2010-11-26

Bertso-jaialdia izango da Eibarren ere

Ainhoa Agirreazaldegi, Eneritz Zabaleta, Julen Zelaieta, Jokin Labayen, Ane Labaka eta Julen Sololuze ariko dira Portalea kultur etxean, 22etan.
 Eibarko "...Eta Kitto!" euskara elkarteak urtero bertso-jaialdia antolatu ohi du garai honetan. Portalea kultur etxean izango da saioa, gaur, 22etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Ainhoa Agirreazaldegi
 Eneritz Zabaleta
 Julen Zelaieta
 Jokin Labayen
 Ane Labaka
 Julen Sololuze

 Gainera, saioaren ondoren San Andres bertsopaper lehiaketako sari banaketa ekitaldia egingo dute bertan.