Bertso-saioa Urretxuko Motz tabernan 2010-11-26

Bertsolariak ez ziren motz geratu

Hilaren 18an, afari-legea egin ondoren hasi ziren bertsotan Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio. Han izan ziren Hitzetik Hortzerako lagunak, eta hemen duzue saioak emandako onena.

Zutik afaldu zuten bai bertsolariek baita hara gerturatu ziren bertsozaleek ere; eta abestu ere ia zutik egin zuten, aulki altuak jarri baitzizkieten. Arina izan zen dena, afaria ez zen asko luzatu ezta afalostea ere, eta agian horrek ere lagundu zien bertsolariei ideia freskoekin saio ona egiten: edo besterik gabe, bi txapeldun direlako egin zuten oso saio ona. Kontuak kontu, ederki aritu ziren bertsotan Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio, bai librean baita Aitor Lizarazuk jarritako gaiei erantzuten ere. Hemen dituzue bertsoaldi onenak entzungai eta ikusgai.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu