Xenpelar Saria 2010-11-27

Gaur jokatuko da bigarren kanporaketa

Patxi Iriart, Saioa Alkaiza, Ane Labaka, Agin Rezola, Izar Mendiguren eta Julio Soto ariko dira kantuan Xenpelar Etxean, iluntzeko 20etan.
 Atzo jokatu zen Xenpelar Sariko lehendabiziko kanporaketa, Errenteriako Xenpelar Etxean. Honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan:

 Oier Aizpurua
 Unai Gaztelumendi
 Iñaki Aleman
 Ekhi Erremundegi
 Aitzol Barandiaran
 Alaia Martin

 Alaia Martin eta Aitzol Barandiaran geratu ziren lehenengo eta bigarren, eta biek lortu zituzten finalerako txartelak.

 Gaur bigarren kanporaketa jokatuko da Errenterian bertan, Xenpelar Etxean, iluntzeko 20etatik aurrera. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Patxi Iriart
 Saioa Alkaiza
 Ane Labaka
 Agin Rezola
 Izar Mendiguren
 Julio Soto

 Azkeneko kanporaketa datorren ostiralean jokatuko da, ordu eta leku berean. Honako hauek kantatuko dute bertan:

 Odei Barroso
 Haritz Casabal
 Asier Azpiroz
 Manu Goiogana
 Arrate Illaro
 Jone Uria

 Finala abenduaren 8an izango da Errenteria Hiria kulturgunean, arratsaldeko 18etan hasita.

 Xenpelar Saria Xenpelar Bertso-Eskolak eta Ereintza Kultur Elkarteak antolatutako sariketa bat da, bertsolari gazteei zuzendutakoa. Aurtengoa 20. edizioa izango da. 2006an Uxue Alberdik jantzi zuen txapela.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu