Bertso-saioa Donostian 2010-11-29

Kanpoko hotzetik ihesean, giro beroa Lugaritzen

Sebastian Lizaso, Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio aritu ziren kantuan; eta Josu Goikoetxea gai-jartzaile lanetan. 240 lagun elkartu ziren Antigua auzoko Lugaritz aretoan.

Pasa den ostiralean izan zuten urteroko hitzordua bertsozaleek Lugaritzen. Ez da areto handia eta hori ere lagungarri izango da giroa berotzeko garaian. Gustura sartu ziren aretora bertsozaleak, ez bertsoak entzuteagatik bakarrik, egiak esaten hasita kanporako baino barrurako giro hobea zegoelako ere bai. Bertsolariek ere ez zuten huts egin, ondo aritu ziren kantuan Sebastian Lizaso, Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio. Josu Goikoetxea izan zuten gai-jartzaile, eta umorea eta drama nahastuz, saio orekatua osatu zuten.

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza