Xenpelar Sariketa 2010-11-29

Alaia Martin, Aitzol Barandiaran, Agin Rezola eta Julio Sotok egin dute aurrera

Ostiralean eta larunbatean jokatu ziren lehenengo bi kanporaketak, Errenterian. Datorren ostiralean jakingo da ze 6 bertsolari sailkatzen diren finalera.
 Joan zen asteburuan hasi zen Xenpelar Saria, Errenterian. Aurtengoa 20. edizioa izango da. Ostiralean jokatu zen lehenengo kanporaketa eta honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Alaia Martin         226 punturekin
 2.- Aitzol Barandiaran   218,5 punturekin
 3.- Unai Gaztelumendi    217 punturekin
 4.- Oier Aizpurua        209,5 punturekin
 5.- Iñaki Aleman         207,5 punturekin
 6.- Ekhi Erremundegi     195,5 punturekin

 Larunbateko kanporaketan, berriz, honela gelditu ziren puntuazioak:

 1.- Agin Rezola      229 punturekin
 2.- Julio Soto       225 punturekin
 3.- Ane Labaka       224 punturekin
 4.- Patxi Iriart     207,5 punturekin
 5.- Saioa Alkaiza    201 punturekin
 6.- Izar Mendiguren  192,5 punturekin

 Gauzak honela, Alaia Martin, Aitzol Barandiaran, Agin Rezola eta Julio Soto finalean ariko dira kantuan. Gainerako bi finalisten izenak ostiral honetan jakingo dira. Honako bertsolari hauek ariko dira azkeneko kanporaketan:

 Jone Uria
 Odei Barroso
 Arrate Illaro
 Haritz Casabal
 Manu Goiogana
 Asier Azpiroz

 Finala, berriz, abenduaren 8an jokatuko da, Errenteria Hiria Kulturgunean, arratsaldeko 18etan hasita.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»