Urtarrilaren 3, 4 eta 5ean 2010-11-30

Bertso abentura egingo da Ozaetan

Bertso barnetegia izango da, 8-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Izena abenduaren 15a baino lehen eman beharko da. 35 eurokoa da prezioa.
 Aurten ere Arabako Bertsozale Elkarteak, Asparrengo Udalak eta Lautadako Bertso-Eskolak Bertso Abentura antolatu dute Ozaetan. 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako bertso barnetegi bat da. Helburua euskararen erabilera bultzatzea da, batez ere erregistro ludikoenean. Gainera, ondare kulturala ere sakonago ezagutu ahal izango da. Barriako aterpetxean izango da egonaldia. Prezioa 35 eurokoa da.

 Bertara joan nahi duenak honako hauek eraman beharko ditu: neguko arropa, lozakua, norbere garbiketarako gauzak eta aldatzeko arropa. Abenduaren 15a baino lehen eman beharko da izena. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu