Aurtengoa 13. edizioa da 2010-11-30

Martxan da San Antontxu bertsopaper lehiaketa

Mungiako Udalak eta Taket Bertsolari Alkarteak antolatu dute. Gazte eta helduen kategoriak bereizi dituzte. Lanak abenduaren 31rako bidali beharko dira.
 Aurten ere Mungiako Udalak eta Taket Bertsolari Alkarteak San Antontxu bertsopaper lehiaketa antolatu dute. Aurtengoa 13. edizioa izango da. Gazteen (18 urtera artekoak) eta helduen (18 urtetik gorakoak) kategoriak bereizi dituzte.

 Gazteek gutxienez sei eta gehienez zortzi bertsoko sortak bidali beharko dituzte eta helduek, berriz, gutxienez zortzi eta gehienez hamabi. Gaiak eta neurriak libreak izango dira bi kategorietan, baina lanek aurretik argitaratu edo aurkeztu gabekoak izan beharko dute. Gainera, partehartzaile bakoitzak bi bertso-sorta bidaltzeko aukera izango du. Lanak ABENDUAREN 31 baino lehenago bidali beharko dira honako helbide honetara:

  AGIRRE JAUREGIA
  Astiunerako Udal Erakundea
  San Antontxu Bertso-Paper lehiaketa
  Taket Bertsolaritza Alkartea
  Aita Elorriaga, 2
  48100 Mungia
  BIZKAIA

 Lanak ezizenez sinatuta bidali beharko dira. Beste kartazal batean sartuko dira egilearen datuak. Gainera, bai lanean eta bai beste kartazalean zehaztu beharko da ze kategoriatan parte hartu nahi den. Lanarekin batera beste hiru kopia bidali beharko dira. Lanak e-mailez bidaltzeko aukera ere badago. Kasu honetan bi dokumentu bidali beharko dira: lana bera eta egilearen datuak. Honako hau da helbidea: taketba@gmail.com

 Sariei dagokienez, kategoria bakoitzean ezberdinak izango dira. Gazteen kategoriako garaileak 200 euro eta taketa lortuko ditu, bigarrenak 150 euro eta oroigarria eta hirugarrenak 100 euro eta oroigarria. Gainera, Mungiako bertso-sortarik onenarentzat sari berezia izango da.

 Helduen kategorian, irabazleak 400 euro eta taketa lortuko ditu; bigarrenak 300 euro eta oroigarria eta hirugarrenak 200 euro eta oroigarria.

 Sari-banaketa urtarrilaren 16an izango da, goizeko 12etan, Mungiako Matxin Enparantzan egingo den bertso-saioaren barruan.

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen (nahiko orrialde astuna da).

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»