Lanak urtarrilaren 10erako aurkeztu beharko dira 2010-12-01

Koipelustre kopla jarri sariketa antolatu dute Abadiñon

Gogaikarri bertso-eskolak antolatu du lehiaketa. Hiru kategoria bereizi dituzte: gaztetxoak (14 urte artekoak), gazteak (18 urte artekoak) eta helduak.

 Abadiñoko Gogaikarri bertso-eskolak "Koipelustre" kopla jarri sariketa antolatu du lehenengo aldiz. Partehartzaileentzat hiru kategoria bereizi dituzte:

 Gaztetxoen kategorian ariko dira 14 urtera artekoak. Partehartzaile bakoitzak nahi adina sorta bidaltzeko aukera edukiko du. Dena den, sorta bakoitzean gutxienez sei eta gehienez hamar kopla idatzi beharko dituzte. Honako gai hau izango dute: "zure herriko jaiak dira. Goizean goiz jaiki eta kalera irten zara". Lehenengo hiru sarituek liburu sorta bana lortuko dute Abadiñoko Udal Liburutegiaren eskutik.

 Gazteen kategorian 15 eta 18 urte artekoak ariko dira. Hemen ere nahi adina sorta bidaltzeko aukera izango da, hamar eta hamabost kopla artekoak. Irabazleak 150 euro lortuko ditu eta bigarrenak, berriz, 100.

 Azkenik, 18 urtetik gorakoak helduen kategorian ariko dira. Partehartzaile bakoitzak nahi adina sorta bidali ahal izango ditu, hamabi eta hogei kopla artekoak. Lehenengo saria lortzen duenak 300 euro eskuratuko ditu eta bigarren gelditzen denak, berriz, 200.

 Koplek bi eta hiru errimatako egiturak eduki behar dituzte. Lanak urtarrilaren 10a baino lehen bidali beharko dira honako helbide honetara:

  GOGAIKARRI BERTSO ESKOLA
  Udal Liburutegia, Zeletabe kalea 10
  48220 Abadiño-Zelaieta
  BIZKAIA

 E-mailez ere bidali ahal izango dira helbide honetara: gogaikarri@gmail.com.

 Sari banaketa urtarrilaren 28an egingo da, urteroko bertso-afariaren barruan. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu