Xenpelar Saria 2010-12-03

Gaur jokatuko da azkeneko kanporaketa

Asier Azpiroz, Haritz Casabal, Manu Goiogana, Arrate Illaro, Jone Uria eta Odei Barroso ariko dira kantuan Xenpelar Etxean, iluntzeko 20etan.
 Errenterian Xenpelar Saria jokatzen ari dira azken asteotan. Joan zen asteburuan bi kanporaketa egin ostean honako bertsolari hauek sailkatu ziren finalerako:

 Alaia Martin
 Aitzol Barandiaran
 Agin Rezola
 Julio Soto

 Gaur jakingo da ze beste bi bertsolarik osatuko duten seikotea. Xenpelar Etxean izango da azkeneko kanporaketa, iluntzeko 20etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Asier Azpiroz
 Haritz Casabal
 Manu Goiogana
 Arrate Illaro
 Jone Uria
 Odei Barroso

 Finala datorren ostiralean izango da Errenteria Hiria kulturgunean, arratsaldeko 18etan.

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza