Bertso kantari eta 200 urtez bertsotan lanaren egilea 2010-12-04

Xabier Lete kantari eta poeta hil da, bertsolaritzari ekarpen handia egin dion sortzailea

Xabier Lete kantari eta poeta hil da, bertsolaritzari ekarpen handia egin dion sortzailea
Xabier Lete bertsolaritzari ekarpen handia eta aberatsa egin dion pertsona da, bai bertso jarriak musikatu eta zabaltzen, bai doinutegi aldetik ere. Xabier Letek, Antton Valverde eta Julen Lekuoanarekin batean, bertsolari klasikoen lana musikatu eta plazaratu zuen, orain artean inork egin ez nuen neurrian. 2001garren urtean, Berrehun urtez bertsotan lan mardula kaleratu zuen, zazpi diskoz osatutako bilduma.
Xabier Lete kantaria, idazlea eta bertso musikatzaile oiartzuarra hil da, 64 urterekin. Antza denez, ostiralean okerrerera egin zuen eta bere kasara joan zen ospitalera, eta gaur arratsaldean  hil da. Xabier Lete bertsolaritzari ekarpen handia eta aberatsa egin dion pertsona da, bai bertso jarriak musikatu eta zabaltzen, bai doinutegi aldetik ere. Xabier Letek, Antton Valverde eta Julen Lekuoanarekin batean, bertsolari klasikoen lana musikatu eta plazaratu zuen, orain artean inork egin ez nuen neurrian. 2001garren urtean,  Berrehun urtez bertsotan lan mardula kaleratu zuen, zazpi diskoz osatutako bilduma. Era berean, bereak dira habanera doinua edo haizea dator iparraldetik doinuak Horretan, Xenpelar, Bilintx, Elizanburu, Etxahun Barkoxe, Otaño, Txirrita, Basarri, Uztapide, Xalbador eta Lazkao Txikiren bertsoak bildu zituen Letek, kasu kasu astotan doinu berriak erantsita.

Xabier Leteren biografia eta obra

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu