Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2010-12-09
Igandean jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azkeneko finalaurrekoa, Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekuan. Itxura ederra hartu zuen frontoiak, jende ugari bertaratu zen eta. Dena den, saioa berandu hasi zen, argi-indarrarekin arazoak izan baitziren aurretik eskualde osoan. Zuriñe Iarritu aritu zen gaiak jartzen eta honela gelditu zen saioko sailkapena:
1.- Beñat Ugartetxea 513 punturekin
2.- Fredi Paia 503,5 punturekin
3.- Gorka Ostolaza 503 punturekin
4.- Joseba Artza 492,5 punturekin
5.- Oihana Bartra 484,5 punturekin
6.- Xabier Enbeita 470 punturekin
Gauzak honela, erabakita gelditu da finalerdietako sailkapena, eta, ondorioz, ze zortzi bertsolari ariko diren finalean. Honela gelditu dira puntuazioak:
1.- Onintza Enbeitak 545 puntu, zuzenean sailkatua
2.- Miren Amurizak 542 puntu, zuzenean sailkatua
3.- Etxahun Lekuek 538 puntu
4.- Arkaitz Estiballesek 526,5 puntu
5.- Jone Uriak 526,5 puntu
6.- Eneko Abasolo "Abarkas"-ek 515,5 puntu
7.- Peio Ormazabalek 513 puntu
8.- Beñat Ugartetxeak 513 puntu, zuzenean sailkatua
9.- Fredi Paiak 503,5 puntu
10.- Gorka Ostolazak 503 puntu
11.- Iratxe Ibarrak 500,5 puntu
12.- Gorka Lazkanok 493 puntu
13.- Joseba Artzak 492,5 puntu
14.- Ibon Ajuriak 486 puntu
15.- Oihana Bartrak 484,5 puntu
16.- Xabier Enbeitak 470 puntu
17.- Arrate Illarok 457,5 puntu
18.- Xabat Galletebeitiak 452 puntu
Beraz, honako zortzi bertsolari hauek kantatuko dute finalean: Zuzenean sailkatu diren Onintza Enbeitak, Miren Amurizak eta Beñat Ugartetxeak; eta puntuazioz sailkatu diren Etxahun Lekuek, Arkaitz Estiballesek, Jone Uriak, Eneko Abasolo "Abarkas"-ek eta Peio Ormazabalek. Hilaren 18an izango da finala Barakaldoko BEC aretoan.
Astelehenean aurkezpena
Datorren astelehenean aurkeztuko dute Durangon Bizkaiko finala. Aurrekoarekin alderatuta bost aurpegi berri izango ditu, belaunaldi berri bat sartu da zortzikotean, eta azken finaletan ohikoak ziren bertsolariak finaletik kanpo gelditu dira. Amuriza, Uria, Abasolo, Ormazabal eta Ugartetxeak lehen aldiz kantatuko dute Bizkaiko final batean. Iratxe Ibarra eta Fredi Paia berriz, finaletan traiektoria handiko bertsolariak, finaletik kanpora gelditu dira aurtengoan.
Publikoak erantzun oso ona
Hiru finalerdiotan bertsozaleek oso erantzun ona eman diote txapelketari bai Durangon, bai Zornotzan eta bai Gernikan. Hiru saiotan 900-1000 lagun inguru ibili dira bakoitzean. Finala BEC-en izango da, abenduaren 18an eta Bertsoa.com-ek zuzenean emango du ekitaldia.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24