Bere atzetik gelditu dira, hurrenez hurren, Etxahun Lekue, Jone Uria, Gorka Lazkano, Ibon Ajuria eta Xabat Galletebeitia. 800 lagunetik gora elkartu dira Landako Gunean.
Atzo jokatu zenBizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa Durangon, Landako gunean. Eguraldi txarrak ez zuen jendea beldurtu eta 800 lagunetik gora elkartu ziren Landako Gunean. Honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan:
Maite Berriozabal aritu zen gai-jartzaile lanetan. Hasieratik Etxahun Lekue eta Onintza Enbeita erregular aritu ziren. Kartzelakoan egindako lanari esker Onintza Enbeitak eskuratu zuen lehenengo postua, eta, ondorioz, BECeko finalerako lehenengo sarrera. Hirugarren gelditu zen Jone Uriak ere saio ona osatu zuen, 8ko txikitik aurrera bereziki. Gainerakoak ez ziren hain erregular aritu. Dena den, entzuleak gustura gelditu ziren lehenengo finalaurrekoarekin. Honela gelditu zen sailkapena:
1.- Onintza Enbeita 545 puntu 2.- Etxahun Lekue 538 puntu 3.- Jone Uria 526 puntu 4.- Gorka Lazkano 493 puntu 5.- Ibon Ajuria 486 puntu 6.- Xabat Galletebeitia 452 puntu
Nahi izanez gero informazio gehiago dakar Gara-k. Bertsoa.com-ek zuzenean eskeini zuen saioa. Honako hauek izango dira datozen bi finalaurrekoak:
ABENDUAREN 5a, IGANDEA Gernikako Jai-Alai frontoian, 17:30etan Fredi Paia Oihana Bartra Beñat Ugartetxea Gorka Ostolaza Xabier Enbeita Joseba Artza Zuriñe Iarritu ariko da aurkezle moduan
Finala abenduaren 18an jokatuko da BECen. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da, eta gainerakoek puntuazioen zain egon beharko dute.