Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen lan-eskaintza 2010-12-09

Transmisio sailerako 2. eragilearen postua egonkortu nahi du

Ikastetxe, bertso-eskola eta aisialdiko proiektuen koordinazio orokorrari, materialgintza eta formazio alorrari eta taldeen kudeaketari erantzungo dio.
 Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak transmisio sailerako 2. eragilearen postua egonkortu nahi du. Horretarako lan-deialdia zabaldu du.

 Lanpostu honek ikastetxe, bertso-eskola eta aisialdiko proiektuen koordinazio orokorrari, materialgintza eta formazio alorrari eta taldeen kudeaketari erantzungo dio. Lanaldi osoa eskaintzen da. Dena den, interesatuak Elkarteko egoitzan bertan egingo du lan, eta gidabaimena eta autoa beharko ditu.

 Honako ezaugarri hauek hartuko dira kontutan:

 -Bertsolaritzaren esparruan esperientzia izatea
 -Hezkuntza arautuari, ez arautuari eta aisialdiari lotutako tituluak eta esperientziak izatea
 -Giza taldeen formazioan esperientzia izatea
 -Materialgintzan egindako lanak
 -Lan taldeak kudeatzeko eta talde lanerako gaitasuna izatea
 -Hezkuntzari, hizkuntzari eta kulturari lotutako ikasketak izatea

 Curriculuma abenduaren 23a baino lehenago bidali beharko da honako helbide honetara:

  Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
  Nagusia 70
  20150 Villabona
  Gipuzkoa

 E-mailez ere bidal daiteke: transmisioa@bertsozale.com.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu