Plazatik Plazera 2010-12-09

Inprobisazioak eta hitzen jolasak ez baitu hizkuntza jakinik

Pasa den astean jakinarazi genizuen moduan, iritsi dira Euskal Herrira Kuba eta Uruguayko inprobisadoreak. Asteazkenean Bilboko Alhondigan aritu ziren kantuan Sustrai Colina eta Fredi Paiarekin batera. Han izan zen Hitzetik Hortzera eta hemen dituzue hango irudiak ikusgai.

Alexis Diaz Pimienta repentista Aguilar anaiekin eta Mariela Acevedo eta Gabriel Luceno payadoreak hainbat emanaldi eskaini dituzte Euskal Herrian. Emanaldi guztietan bi bertsolari izan dituzte agun, eta aurreko asteazkenean Fredi Paia eta Sustrai Colina aritu ziren kantuan beraiekin; eta Josu Goikoetxea aritu zen gai-jartzaile lanetan. 200 bat lagun elkartu ziren Bilboko Alhondigan; hasieran, giroa hotz bazegoen ere, pixkanaka berotu zen, batez ere kubatarren doinuek eraginda.



 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu