Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2010-12-15

Aita Luis Baraiazarra: "Ohore handi bat izango da"

Aspalditik egon da bertsolaritzari lotuta, bai Bizkaiko Bertsozale Elkarteko idazkari moduan, bai epaile moduan eta baita irakasle moduan ere. Aurten berak jantziko dio txapela txapeldunari.
 Aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketan Aita Luis Baraiazarrak jantziko dio txapeldunari txapela. Aita Luis Baraiazarra aspalditik egon da bertsolaritzari lotuta, eta eragile garrantzitsua izan da. Hala, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko idazkari lanak betetzeaz gain epaile lanak egin ditu, bai Eskolarteko Txapelketetan, bai Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketetan eta baita Euskal Herriko Bertsolari Txapelketetan ere. Irakasle lanetan aritu da 20 urtez lehen hezkuntzan, eta bertsolaritzaren transmisioan lan handia egin du.

 Txapela emateko eskatu ziotenean sentimendu bikoitza izan omen zuen. Alde batetik, "zergatik niri?" galdetu omen zion bere buruari, azken urteotan ikusten duelako jendea bertsolaritzari lotuago ibili dena, nahiz eta bera sekula urrundu ez den. Bertsolaritza maite duela eta miresten duela esan zuen. Baina, beste alde batetik, "pozik" sentitzen dela dio, eta "ohore handi bat" izango omen da txapela janztea.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu