Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2010-12-15

Jone Uria: "Nik uste dut finalean ere sorpresak izango direla"

Jone Uriak hau du lehenengo finala Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Lehenengo fasean baino lasaiago aritu omen zen finalaurrekoetan. Guztien artean final on bat egitea gustatuko litzaioke.
 Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan finalerdietara iritsita ekin zion Bizkaiko Txapelketari Jone Uriak. Eta aurten, lehenengo aldiz, finalera sartzea lortu du. Txapelketa honetan sorpresa batzuk izan direlakoan dago. "Nik uste dut finalean ere egongo direla, eta espero dut sorpresa onak izatea". Denen artean final on bat egitea gustatuko litzaioke. Orain arteko saioetan maila ona izan bada ere finalean BEC "lehertzea" gustatuko omen litzaioke.

 Balmasedako saioan urduriago ibili omen zen. Kanporaketetako saioak entzunda txapelketan zegoela ahaztu eta saio on bat egiteko desioa piztu omen zitzaion. Durangoko saioan gustura sentitu omen zen bere saioarekin, lasaiago aurkitu omen zuen bere burua, eta BECen ere hala egon nahiko luke.

 "Uda ondoren txapelketa beti heltzen da nahi baino lehenago" dio, eta ez omen zuen lehenenego fasera begira entrenamendu gehiegi egiteko astirik izan. Bertso-eskolako lagunekin elkartu da entrenatzeko. Txapelketarako zazpi sailkatu ziren, eta denak elkatu ziren hasieran. Ondoren Arrate Illarok eta berak egin zuten aurrera, eta Fredi Paiarekin batera prestatu zituzten finalaurrekoak. Aurtengo prestakuntzan berrikuntza bat izan du, ordea: etxean errimak lantzen aritu da, eta igarri omen du aldea.

Albiste gehiago

Nerea Bruño - Nafarroako bertsozale Elkateko lehendakaria 2025-09-08

«Nafarroako bertsolaritza goranzko joeran doa»

Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02

Irailaren 13an hasiko da Hitzetik Hortzera

Datorren astean Bertsoa.eus-en 2025-07-16

Algortako Jaialdi Mundiala espazioan barrena