Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2010-12-15

Peio Ormazabal: "BECek eskatzen duen maila eman nahiko nuke"

Aurten hartu du lehenengo aldiz txapelketan eta finaleraino iritsi da. Finalaurrekoetan lasai aritu omen zen eta halaxe aritu nahiko luke finalean ere.
 Aurtengo txapelketako sorpresa nagusia, beharbada, Peio Ormazabal izango da. Txapelketan lehenengo aldiz parte hartu eta finaleraino iritsi da. Bere burua ez du txapelketarako hautagai ikusten. Txapelketarako helburuak bete ditu jada, eta BECek eskatzen duen maila ematea gustatuko litzaioke finalean. Joan zen astean urduri xamar ibili arren lasaitu omen da jada.

 Txapelketa honetako ibilbidea Igorren hasi zuen, eta ez omen zen erabat gustura gelditu bere buruarekin. Txapelketa berria izanda, zortziko handian urduri xamar ibili omen zen, eta kartzelara iritsi arte gaizki pasa omen zuen oholtzan. Zornotzako finalaurrekoan lasaiago aritu omen zen, ezer galtzeko edo irabazteko ez zeukala pentsatuta. Orain ikusi du irabazteko asko zeukala. Saioan gozatu egin omen zuen, eta BECen gauza bera lortzea gustatuko litzaioke.

 Txapelketara begira ez omen du prestaketa berezirik egin. Orain Gasteizen ari da ikasten, eta bertan entrenatu da Ane Labaka, Ander Solozabal eta beste hainbat bertsolari gazterekin. Horrek bere ikuspegia osatzen lagundu omen dio. Txapelketara begira entrenatzeko larunbat goizetan gelditu omen da bere anaiarekin eta Arkaitz Zipitriarekin. Errimarik ez omen du landu bereziki.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»