Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2010-12-17

Eneko Abasolo "Abarkas": "Finala sari moduan hartzen dut"

Hau izango da lehenengo finala beretzat. Igorren urduri aritu bazen ere, Zornotzan gehiago gozatu omen zuen. Finalean daukan guztia ematera joango da.
 Eneko Abasolorentzat lehenengo finala izango da aurtengoa: "Finala sari moduan hartzen dut. Urte mordoan bertsotan aritu gara plazan eta pentsatzen dut urteen poderioz eta lanaren poderioz finalera heltzea lortu dugula". Aurtengo txapelketa "begiz jota" omen zeukan Abarkasek, gogor entrenatu omen da. Finalean gozatu egin nahiko luke, berea emanez.

 Igorren hasi zuen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako ibilbidea, eta nahiko urduri aritu zela onartzen du. Dena den, Zornotzako saioan lasaiago kantatu omen zuen, eta bere mailara hurbildu omen zen. Dena den, BECen eman dezakeen guztia ematera iritsi nahiko luke.

 Txapelketa honetarako entrenatzen aspaldi hasi zela dio Abarkasek. Eskualdetako Txapelketan parte hartu zuen apiril inguruan, eta ordutik aritu da prestatzen. Hasieran Gorka Lazkanorekin elkartu da. Dena den, bereziki eskertua dago Erika Lagomarekin, berak gidatu dituelako. Noizbehinka Gorka Ostolaza eta Oihana Bartra ere elkartu izan omen dira beraiekin. Sekula egin gabeko gauza berriak egin omen dituzte, eta emaitzak eman dituztelakoan dago. 

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran