Durangoko Plateruena Kafe Antzokian 2010-12-31

Urteko azken bertso-saioa

Urtero moduan, urteko azken bertso-saioa egin dute Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Atzo izan zen, han ziren bertsotan Jon Maia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Eneko Abasolo “Abarkas”.

Gaueko hamarrak pasata hasi zen saioa. Ordu erdi lehenago ireki zituzten Plateruenako ateak eta segituan bete zen aretoa. 300 lagun inguru gerturatu ziren urteko azken bertsoak entzutera eta bertsolariek ez zuten hutsik egin. Saio polita osatu zuten Unai Iturriaga gidari zutela.

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza