Bertso-saioa Mungian 2011-01-17

Bertsoaren lapikoa egin zuten Mungian

Babarrun usain ederra zegoen Mungiako Matxin enparantzan, babarrun lehiaketa egin baitzuten bertso-saioaren aurretik.Babarruna eta bertsoa, horiexek izan ziren bi protagonistak. Sukaldariak sukaldean zebiltzan bitartean, bertsolariek bertso-lapikoa egin zuten oholtzaren gainean.
Giro bikaina zegoen eta jende asko zebilen Mungiako kaleetan igandean. Bertso-saiora ere entzule asko hurbildu zen, Mungiako bertsozaletasunaren adierazle. Arkaitz Estiballes, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Etxahun Lekue igo ziren oholtzara, Iñaki Arbildu gai-jartzailearekin batera. Ordu bete pasatxoko saioren ondoren, XIII. San Antontxu Bertso-paper lehiaketaren sari-banaketa egin zuten.

2010ak eman duen onena
2011-01-16 Mungia

Lekue puntuak erantzuten
2011-01-16 Mungia

Denak puntuka
2011-01-16 Mungia

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»