Bertso Eguna 2011-01-18

Bertso Eguna oholtzatik gozatzeko aukera izango da

Arratsaldeko ekitaldian parte hartzeko 50 lagun behar ditu Bertsozale Elkarteak. Urtarrilaren 24rako eman behar da izena.
 Bertso Eguneko arratsaldeko ekitaldirako parte-hartzaile bila dabil Bertsozale Elkartea. 50 lagun behar dira saioa oholtzatik jarraitzeko, bertsolarien ondotik alegia. Horretarako ez dago bertsotan jakin edo aparteko gaitasunik izan beharrik. Nahikoa da 18 urte beteak izatea. Bertsozale Elkarteak ekitaldirako sarrera oparituko luke gainera.

 Interesa izanez gero idatzi honako helbide honetara: sustapena@bertsozale.com. Izena emateko epea urtarrilaren 24an bukatuko da.

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza