Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta 2017-05-19

Gaijartzailetza, kantaera, bertsogintza, gorputz espresioa eta epailetza ikastaroak Gasteizen

Unai Elizasu, Imanol Kamio, Andoni Egaña, Ander Lipus eta Asier Ibaibarriaga arituko dira irakasle. Amaia zentroa izango dira dira urrian eta azaroan.

Arabako Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren inguruko zenbait ikastaro antolatu ditu, kantakera, gorputz espresioa, bertsogintza, gaijartzailetza eta epailetza ikastaroak hain zuzen ere.

Urriak 2: Gai-jartzailetza ikastaroa. Irakaslea Unai Elizasu.
Urriak 16: Bertsogintza ikastaroa. Irakaslean Andoni Egaña.
Urriak 23: Kantaera ikastaroa. Irakaslea Imanol Kamio.
Urriak 30: Gorputz espresioa. Irakaslea Ander Lipus.
Azaroak 6. Epailetza ikastaroa. Irakaslea Asier Ibaibarriaga.

Ikastaro guztiak Gasteizko Amaia Zentroan dira, ostegunetan, 20:00etatik 22:00etara. Izen ematea aldez aurretik egin behar da gizarte etxeren  batean.

Urriak bederatzian berriz, bertso jaialdia egingo da Bernar Etxepare aretoan, 20:00etan. Bertsolariak: Unai Iturriaga, Jon Barberena, Etxahun Lekue, Beñat Gaztelumendi, Miren Artetxe eta Manex Agirre. Aurkezle, Irati Mendiguren.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu