Iluntzeko 21:30etatik aurrera 2011-01-19

"Erregea eta bufoia" egingo da gaur Zamudion

Andoni Egaña ariko da bertsotan. Ondoan izango du Ander Lipus, erregearen koroa zalantzan jarri nahian. Unai Elizasuk jarriko dizkie gaiak.
 Azken hilabeteetan arrakasta handia izan du "Erregea eta bufoia" ikuskizunak. Gaur Zamudion emanaldi bat egingo dute, iluntzeko 21:30etatik aurrera.

 Bertsolaria beti eroso agertu izan da oholtza gainera, inork bere tronoa zalantzan jarri gabe. Emanaldi honetan Ander Lipusek bufoiaren papera betetzen du, eta bere helburua erregearekin jolas egitea da. Hala, bertsolaria bertsotan eta aktorea hitzez aritzen dira ofizioka.

 Gaurko emanaldian Andoni Egaña ariko da bertsotan eta Ander Lipus aktore lanetan. Saioa Unai Elizasuk gidatuko du.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu