Antiguako Doka antzokian izango da saioa 2011-01-21

"Mikel Laboa bertsolari sariketa" jokatuko da gaur

Lehendabiziko aldiz jokatuko da sariketa. Aimar Karrika, Ane Labaka, Arrate Illaro, Odei Barroso, Ainhoa Mujika eta Unai Gaztelumendik kantatuko dute.
 Antiguako Gazte Asanbladak lehenengoz antolatu du aurten "Mikel Laboa bertsolari sariketa". Bertsolari gazteei zuzendutako sariketa da honako hau, eta Doka antzokian izango da, gauean. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Aimar Karrika
 Ane Labaka
 Arrate Illaro
 Odei Barroso
 Ainhoa Mujika
 Unai Gaztelumendi

 Antiguan jaiak ospatzen ari dira, gainera, azken bi asteburuotan.

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza