Bertso Egunaz ere ariko dira 2011-01-21

Usurbil eta Getariako saioak emango ditu Hitzetik Hortzerak

Alaitz Rekondo izango da aste honetako gonbidatua. Zuri-beltzekoan Joxe Agirrek Iribarri botatako bertsoak emango dituzte, eta Zappingean sagardoa izango da protagonista.

 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera programa izango da ikusgai ETB1en. Igande gauean emango dute, 21etatik aurrera.

 Aste honetan bi bertso-saiok beteko dute tarterik handiena. Usurbilen joan zen igandean egindako saioa emango dute batetik. Honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan, Inaxio Usarraldek gaiak jarrita:

 Andoni Egaña
 Onintza Enbeita
 Unai Iturriaga
 Uxue Alberdi

 Getarian, berriz, honako bertsolari hauek jardun ziren kantuan:

 Iñaki Murua
 Patxi Etxeberria
 Imanol Lazkano
 Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
 Andoni Egaña

 Jon Zalduak jarri zizkien gaiak.

 Bestalde, datorren astean Bertso Eguna izango denez, egunaren antolaketa lanetan dabilen pertsona bat izango da aste honetako gonbidatua. Hala, Alaitz Rekondo izango da platoan. Nafarroako Txapelketaz ere ariko dira, laster baita hastekoa.

 Ohiko atalak ere izango ditu aste honetako programak. Zuri-beltzekoan Joxe Agirre izango da protagonista. Basarrik hala eskatuta, Iribarri kantatu zizkion bertsoak emango dituzte. Zappingari, berriz, "Sagardoaren graziya" jarri diote izenburu, eta sagardotegietan urteetan egindako grabazioen unerik onenak emango dituzte.

 Datorren astean ez da Hitzetik Hortzerarik izango. Horren ordez, ETBk Bertso Eguneko arratsaldeko ekitaldia emango du larunbatean, gaueko 22etan hasita.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu