Barakaldon, Astigarragan, Aizarnazabalen eta Diman 2011-01-21

Lau bertso-afari izango dira gaur

Fredi Paia eta Iratxe Ibarra; Jexux Mari Irazu eta Maialen Lujanbio; Xabier Zeberio eta Jose Luis Gorrotxategi eta Anjel Mari Peñagarikano eta Andoni Egañak kantatuko dute.
 Ostirala izaki, hainbat bertso-afari izango dira gaur.

 Barakaldoko Done Bikendi auzoan Fredi Paia eta Iratxe Ibarra ariko dira kantuan.

 Astigarragan irekita dago aurtengo txotx denboraldia. Ipintza sagardotegian Jexux Mari Irazu eta Maialen Lujanbiok kantatuko dute, iluntzeko 20:30etan hasita.

 Aizarnazabalgo Mikel elkartean Adiskide bertso-eskolak antolatu du saioa. Iluntzeko 21etan hasiko da eta Xabier Zeberio eta Jose Luis Gorrotxategik kantatuko dute.

 Azkenik, Dimako Artaun auzoan ere 21etan hasiko da afaria, Dimako bertso-eskolak antolatuta. Anjel Mari Peñagarikanok eta Andoni Egañak kantatuko dute.

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza