Zeanuriko jaialdia 2011-01-24

Igor puntuak erantzuten

Gainerako bertsolariek jarri zizkioten puntuak, baina berezitasun batekin: gero eta neurri luzeagoan jarri zizkioten. Saio ona atera zen.
 Bertsolari askorentzat puntu-erantzunarena izango da, beharbada, ariketarik zailena. Azkartasun handia eskatzen duen ariketa da puntua entzun eta berehala kantuan hastearena, bukaera pentsatzeko ere astirik hartu gabe askotan. Atzo gainerako bertsolariek jarritako puntuak erantzun behar izan zituen Igor Elortzak. Baina zailtasun erantsi batekin: gero eta neurri luzeagoko doinuak erabili zituzten. Ariketa dotorea atera zen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-20

Hiru tontor, finaleko gailurra baino lehen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketak 2026-11-19

Lau sariketa egun berean

Igotz Alkorta Irastortza