Txolarren irratiaren aldeko bertso-saioa Tolosan 2011-01-25

Txolarrea bertsoaren magalean pausatu da

Leporaino bete zen Leidor aretoa larunbat arratsaldean. Iaz egin zuten lehenengo aldiz urte hasieran Tolosaldeko Txolarre irratiaren aldeko bertso-saioa, eta aurten ere izugarrizko arrakasta izan du.

Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes, Aitor Mendiluze eta Jon Maia aritu ziren bertsotan. Amaia Agirrek jarri zizkien gaiak; billabonarrak jolasean jarri ohi ditu bertsolariak eta horiek ere jolaserako zeudenez, saio umoretsua osatu zuten. 800 bertsozale inguru elkartu ziren Tolosako Leidor aretoan.

Asteko laugarren kontrola
2011-01-22 Tolosa

Zapi-jokoa
2011-01-22 Tolosa

Lorategia
2011-01-22 Tolosa

Bertsolarien oinetakoak
2011-01-22 Tolosa

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza