"Umorez: Generoa bertsolaritzan" 2011-02-03

Gaur hasiko dira jardunaldiak

Aste honetan Jone Miren Hernandez eta Xabier Odriozola ariko dira hizlari lanetan, Villabonako Subijana Etxean, arratsaldeko 18etatik aurrera. Bertsoa.com-ek zuzenean eskainiko ditu hitzaldiak.
 Bertsozale Elkarteko Genero Taldeak "Umorez: Generoa bertsolaritzan" izeneko jardunaldiak antolatu ditu. Genero perspektiba txertatzeko helburuarekin lau hitzaldi antolatu dituzte. Gaur egingo dira lehenengo biak, Subijana Etxean, Villabonan. Lehenik Jone Miren Hernandez ariko da hizlari lanetan, arratsaldeko 18eta. "Emozioen labirintuan: Emakumeen hitza, ahotsa eta bertsolaritza: norabide ezberdin baten bila?" da hitzaldiaren izenburua. Jone Miren Hernandez antropologoa da, eta bertsolaritzaren inguruko ikerketa bat egiten ari da une honetan.

 Ondoren, arratsaldeko 19:30etan, Xabier Odriozolaren txanda izango da. Hitzaldiaren izenburua, berriz, honako hau izango da: "Parekidetasuna eta maskulinitate berriak".

 Bertsoa.com-ek zuzenean eskeiniko ditu bi hitzaldiak.

 Nahi izanez gero hitzaldien ondoren afaltzen gelditzeko aukera ere izango da. Horretarako aurrez egin beharko da erreserba, Bertsozale Elkartera deituta (943 69 41 29) edo idatzita (umorez@bertsozale.com).

 Datorren astean ere hitzaldiak egingo dira, ostegunez:

 18etan Leire Ibarguren: "Nolako umorea egin nahi dugu emakumeok arte eszenikoetan" tesinan oinarritutako hitzaldia
 19:30etan Maialen Lujanbio eta Judith Montero: "Ornitorrinkus lanaren interpretazioa"

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa