Bertso Eguna 2011 2011-02-01

Kameleoiaren mihi-kolpeak

Bat-bateko bertso plaza ezberdinen erakuslehio bihurtu zen Kursaala Bertso Egunean. Jaialdia, bertso afaria, bertso poteoa, gaztetxeko saioa... eta bertsolariak kameleoi paperean. Bertso on asko eta entzule askoren kritika ona jaso zituen arratsaldeko saioak. Hona hemen aukeraketa bat.
Bat-bateko bertso plaza ezberdinen erakuslehio bihurtu zen Kursaala Bertso Egunean. Jaialdia, bertso afaria, bertso poteoa, gaztetxeko saioa... eta bertsolariak kameleoi paperean. Bertso on asko eta entzule askoren kritika ona jaso zituen arratsaldeko saioak. Saio hasieran Arzallus eta Lujanbioren saioa ezagutu gabeko egoerei kantatu beharraz, Zubeldia eta Gaztelumendirena, loteria tokatua disimulatu ezinaz, Egaña eta Maiaren lehenengo saioa, Elorza eta Estiballesena, elkarrenganako erakarpena neurtzen, Lujanbiok Zubeldiari kantatua kamaleoi paperean, eta azkar kantzako errekorra jartzeko lanetan Zubeldiak Lujanbiori botea izan ziren saio eta momentu txalotuenetako batzuk. Hona Bertsoa.com-en ikusgai.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu