Bertso-trama Idiazabalen 2011-02-01

Idiazabaldar eta eskoziarraren maitasun-istorioa

Nazioan Munduak antolatu zuen pasa den igandeko bertso-trama. Nazioen autodeterminazio-eskubidearen alde urte osoan aurrera eraman dituzten ekimenak gogoratuz, musika, dantza eta bertsoa uztartu zituzten. Igor Elortza, Jon Maia, Sustrai Colina eta Amets Arzallus bertsolariek, eta Josu Goikoetxea gai-jartzaileal trama polita osatu zuten.
Lau bertsolari eta lau pertsonaia. Igor Elortza Igone da, neska idiazabaldarra. Jon Maia John McMayal, Igonerekin maiteminduta Idiazabalera etorri den mutil eskoziarra. Sustrai Colina Mari Karmen, Igoneren ama; eta Amets Arzallus Karmelo, Igoneren aita eta Mari Karmenen senarra. Lau pertsonaia horiekin eta Nazioen Mundua elkarteak urte osoan aurrera eraman dituen ekimenak eszenatoki moduan jarriz, Josu Goikoetxeak gidatu zuen istorioa; eta bertsolarien lana izan zen istorioaren gidoia idaztea.

Albiste gehiago

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza