Bertsozale Elkarteak eta Korrika 17k elkarlanean 2011-03-23

"Euskalakari, koblakari" lehiaketa antolatu dute

Partehartzaileek euskalakari baten eguna kontatu beharko dute sei koplatan. Lanak apirilaren 1a baino lehen bidali beharko dira.
 Laster iritsiko da 17. Korrika Euskal Herriko errepideetara. Giroa berotze aldera, Korrika 17k eta Bertsozale Elkarteak "Euskalakari, koblakari" deritzon lehiaketa antolatu dute elkarlanean. AEKko euskaltegietako ikasleei eta praktika egitasmoetako lagunei zuzendutako lehiaketa da. Parte hartu nahi dutenek euskalakari baten eguna kontatu beharko dute sei koplatan, "ama begira zazu" edo "ikusi nuenean" doinuak erabilita. Sortak taldeka idatzi beharko dira.

 Lanak apirilaren 1a baino lehen bidali beharko dira honako helbide honetara: prentsa@aek.org. Berez koplak idatziz bidaltzea aski da, baina, nahi izanez gero, kantatu eta bideoz grabatuta ere bidali daitezke. Bideoz bidaltzen diren sortek puntu gehigarri bat izango dute gainera.

 Talde irabazleak sagardotegi batean bazkari bat lortuko du bi bertsolarirekin.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu