BBK sariketa 2011-03-24

Bilboaldea nagusitu da lehenengo saioan

Arratiaren aurretik gelditu dira. Datorren astean beste bi sailkapen-saio jokatuko dira.
 Asteartean hasi zen BBK sariketaren aurtengo edizioa, Igorreko Kultur aretoan. Bertsolari gazteei zuzendutako sariketa da honako hau, taldeka egiten dena.

 Astearteko saioan Arratia eta Bilboaldea aritu ziren lehian, aretoa bete-betea zegoela. Maite Berriozabalek jarri zizkien gaiak. Talde bakoitza bi adin-tartetan banatuta aritzen da, eta horrela gelditu ziren puntuazioak:

 BILBOALDEA: 366 puntu
 -18 urte arte: Olatz Ipiña, Iker Garitagoitia eta Pello Ormazabal (179 puntu)
 -19-24 urte: Aitor Zelaieta, Iker Uribarren eta Arkaitz Zipitria (187 puntu)

 ARRATIA: 358,5 puntu
 -18 urte arte: Ander Gerrikaetxebarria, Aitor Asua eta Malen Amenabar (163,5 puntu)
 -19-24 urte: Manex Sagarna, Irati Astondoa eta Illart Gumuzio (195 puntu)

 Beraz, Bilboaldea finalaurrekoetara sailkatu da.

 Honako saio hauek jokatuko dira oraindik:

 -SAILKAPEN-SAIOAK:
  MARTXOAREN 29a, ASTEARTEA
  Derioko Txorierri institutuan, 11:30etan
   Ipar Uribe
   Durangaldea

  MARTXOAREN 30a, ASTEAZKENA
  Zallako Institutuan, 10:30etan
   Enkarterriak
   Busturialdea

 -FINALAURREKOAK:
  APIRILAREN 5a, ASTEARTEA
  Markinako Lea-Artibai ikastetxean, 11:30etan
   Lea Artibai
   Bilboaldea

  APIRILAREN 6a, ASTEAZKENA
  Durangoko Institutuan, 12etan
   29ko irabazlea
   30eko irabazlea

 Finala, azkenik, apirilaren 14an izango da, ostegunez, Bilboko Kafe Antzokian, iluntzeko 19etan hasita.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri