Beasain, Itsasondo, Villabona, Zestoa, Errezil eta Gasteizen 2011-03-25

6 bertso-afari izango dira gaur

Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia; Aitor Sarriegi eta Iban Urdangarin; Oihana Iguaran, Amaia Agirre eta Beñat Iguaran; Uxue Alberdi eta Andoni Egaña; Errezil eta Azpeitiako taldeak eta Arkaitz Estiballes eta Amets Arzallus ariko dira kantuan.
 Ostirala izaki 6 bertso-afari daude gaurko iragarrita.

 Beasainen Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia ariko dira kantuan.

 Itsasondon Korrikaren aldeko bertso-afaria egingo dute Aitor Sarriegi eta Iban Urdangarinek.

 Villabonan, berriz, Gazte Asanbladak antolatuko du saioa. Oihana Iguaran, Amaia Agirre eta Beñat Iguaran ariko dira kantari.

 Zestoako Aizarna auzoan Uxue Alberdi eta Andoni Egaña jardungo dira bertsotan.

 Errezilen, berriz, Letea jatetxean, bertso-afari desafioa egingo dute Errezil eta Azpeitiako taldeek. Iluntzeko 20:30etan hasiko da saioa. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Beñat Lizaso
 Nekane Zinkunegi
 Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"
 Eneritz Arzallus
 Haritz Etxeberria "Ministro"
 Jokin Uranga
 Josu Oiartzabal "Xenpelar"

 Azkenik, Gasteizko Larragorri elkartean iluntzeko 21etan hasiko da saioa. Arkaitz Estiballes eta Amets Arzallus dira bertan kantatzekoak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu