Martxoan Bertsoa Zumarraga-Urretxun 2011-03-29

Gabiri2 taldea nagusitu da

"Erro Okocha ber bi" eta "Lasatarrak" gelditu dira atzetik. Ostiralean jokatu zen finala, Gaztelekun, eta jende asko gerturatu zen saioa jarritzera.
 Joan zen ostiralean bukatu zen Martxoan Bertsoa zikloko herriko txapelketa. Zumarraga-Urretxuko bertso-eskolak antolatuta, taldeka lehiatzen dira bertsolariak. Aurten 45 bertsolari aritu dira guztira, eta hiru talde sailkatu ziren finalera. Honela gelditu zen finaleko sailkapena:

 1.- Gabiri2: Oier Oiarbide, Jokin Murua eta Gorka Maiz (139,23 puntu)
 2.- Erro Okocha ber bi: Amaia Iturriotz, Mikel Iturriotz eta Ekain Aseginolaza (128,81 puntu)
 3.- Lasatarrak: Antton Fernandez, Uxue Fernandez eta Jorge Andueza "Pitu" (127,66 puntu)

 Gauzak honela, gabiriarrek lortu dute txapela.

 Dena den, hau ez da izango Martxoan Bertsoa zikloaren barruko azkeneko ekitaldia. Apirilaren 8an bertsopaper lehiaketako sari-banaketa ekitaldia egingo dute eta apirilaren 9an, berriz, bertso-saio berezia.

 Finaleko bideoak, argazkiak eta informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu