Legazpin egingo da 2011-04-08

Gipuzkoako bertso-eskolen eguna ospatuko da igande honetan

Aurtengoa 7. edizioa izango da. Gipuzkoako bertso-eskolen arteko harremanak sendotzea eta elkar ezagutzea izango da helburu. Horretarako egun osorako egitaraua prestatu dute.
 Igande honetan ospatuko da Legazpin Gipuzkoako Bertso-Eskolen eguna. Aurtengoa 7. edizioa izango da. Bertso-eskolen arteko harremanak sendotu eta elkar ezagutzeko helburuarekin antolatzen da egun hau, eta egun osorako egitaraua prestatu dute. Hala, goizeko 10:30etan elkartuko dira gaztetxoak Legazpiko plazan. 11etan ongietorri aurreskua egingo dute Korosti eta Sustraiak dantza-taldeek. 11:15etan taldekako jolasak egingo dituzte eta 12:30etan kalejira Legazpiko Batukada, Doinua musika eskola eta Legazpiko bertso-olarien laguntzarekin. 13:30etan bazkalduko dute.

 Arratsaldean ere izango da zerekin gozatu. 14:30etan zezenak eta ponyak izango dira Legazpiko trikitilari gazteek alaituta. 16etan, berriz, ikuskizun bat egingo dute Legazpiko frontoian eta 18etan bukatuko da eguna.

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu