Bertsozale Elkarteak antolatuta 2008-10-21

Bertso eskolen topaketa Donibane Lohitzunen, azaroak 15-16an

Izena emateko: transmisioa@bertsozale.com; 685 734 085 edo 943-69 41 29
Bertso Eskolen Topaketa Donibane Lohitzuen izango da aurten, azaroaren 15-16ko asteburuan. Hartara, bertara doazenek Iparraldeko finala ikusteko aukera izango dute. Goizean 10:00etarako da hitzordua Hendaiako tren geltokian eta goizean bertso poteoa egingo dute Ziburuko Tana ostatutik abiatuta. Bazkaria Donibaneko Jai-Alai frontoian da eta ondoren Iparraldeko finala. Lo lekua Ziburuko Larzabal kolegioan antolatu dute. Igandea eguerdi arte da topaketa. Parte hartzeko bertso-eskola bateko kide izan behar da eta 16 urtetik gora izan.

Prezioa, 25 euro. Ikasle eta langabetuek 15 euro. Izena emateko: transmisioa@bertsozale.com; 685 734 085 edo 943-69 41 29. Adierazi beharreko datuak: izen-abizenak, adina, bertso-eskolaren izena eta Elkarteko bazkide den ala ez. Bazkari eta finaleko sarrerak Transmisio batzordeak eskuratuko ditu

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu