"Galtzagorriei to, Iñaxito!" 2011-04-14

DVDa eta ipuina kalean daude

Trikuharri taldeak egindako lana da, Lankuren laguntzaz. Bertsoa eta antzerkia uztartuz, mitologiaren mundura hurbiltzea da asmoa. Lankuren denda digitalean eta ohiko liburudendetan eskuratu ahal izango dira.
 "Galtzagorriei to, Iñaxito!" ikuskizunari buruzko ipuina eta DVDa kalean dira. Trikuharri taldeak eta Lanku bertso zerbitzuek argitaratu dituzte. Ikuskizun bezala jaio zen "Galtzagorriei to, Iñaxito!". Antzerkia eta bertsoa uztartuz haurrak euskal mitologiara hurbiltzea zen asmoa. Emanaldiz emanaldi ibili ondoren kaleratu dituzte DVDa eta ipuina. DVDan Trikuharri taldearen ibilbidea erakusteaz gain emanaldia ere ikusi ahal izango da. Horrez gain, bertsoak, jolasak eta protagonistei egindako elkarrizketak ere txertatu dituzte.

 Ipuinak antzerkian egiten dutena jaso du, Alai Zubimendiren ilustrazioekin. DVDa 15 eurotan salduko eta eta liburua, berriz, 10ean. Lanku-ren denda digitalean eta ohiko liburudendetan eskuratu ahal izango dira.

 8 urte dira Trikuharri taldeak bere ibilbidea hasi zuenetik. 2003an bildu ziren Ibai Esoain, Xabier Sukia eta Gorka Tolosa, bertsolaritza haurrengana hurbiltzeko asmoz. Hiru bertso-antzerki gauzatu dituzte denera. "Iñaxitoren ametsak izan zen lehena". Bigarrenarekin, "1, 2, 3... Iñaxito!" emanaldiarekin haurrak matematiken mundura hurbildu nahi izan zituzten. Eta azkenekoan, "Galtzagorriei to, Iñaxito!" delakoan, mitologiaren mundua bildu dute.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu