Uharten eta Lazkaon 2011-04-14

Euskaltegietan bi saio egingo dira gaur

Zubiarte euskaltegian Eneko Lazkoz eta Oskar Estanga ariko dira. Maizpiden, berriz, Uxue Alberdi eta Anjel Mari Peñagarikano.
 Euskaltegietan bi bertso-saio daude iragarrita gaurko.

 Uharten, Zubiarte euskaltegian, bertso-hamarretakoa egingo dute goizeko 10etan. Eneko Lazkoz eta Oskar Estanga ariko dira kantuan.

 Lazkaoko Maizpide euskaltegian hilero antolatzen dituzte bertso-saioak. Gaur bertso-afaria antolatu dute Uxue Alberdi eta Anjel Mari Peñagarikanorekin. Iluntzeko 20etan jarri dute hitzordua.

 Horrez gain, institutuetan ere saioak izango dira gaur.

 Gasteizko Mendebaldea institutuan 12etan izango da saioa, honako bertsolari hayekin:

 Ekaitz Samaniego
 Ander Solozabal
 Rikardo Gonzalez de Durana
 Iker Pastor

 Ordu berean hasiko da Urretxuko Joxe Mari Iparragirre institutuko saioa ere. Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Andoni Egaña jardungo dira kantuan.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu