Plateruena Kafe Antzokian izango dira hitzaldiak 2011-04-20

Aurten ere DF Bertsozale Eskola antolatu dute Durangon

Maiatzaren 5etik 26ra bitartean, astero egingo dute ekitaldiren bat. Iñaki Murua, Amaia Agirre eta Maite Berriozabal ariko dira hizlari lanetan. Saio esperimental batekin bukatuko dira jardunaldiak.
 Aurten ere DF Bertsozale Eskola antolatu dute Durangon. Maiatzeko lau ostegunetan izango dira jardunaldiak Plateruena Kafe Antzokian. Iluntzeko 20etan izango dira saio guztiak. Honako hau da egitaraua:

 MAIATZAREN 5a, OSTEGUNA
 "Ofiziotan eta teman, gauza bera ote?" hitzaldia, Iñaki Muruak gidatuta. Zenbait bertsoaldi komentatuko ditu adibide moduan.

 MAIATZAREN 12a, OSTEGUNA
 "Bakarkako lana: sententziatik iradokizunera" hitzaldia, Amaia Agirre hizlari dela. Hemen ere hainbat bertsoaldi komentatuko ditu.

 MAIATZAREN 19a, OSTEGUNA
 "Bertso saioaren prestaketa", Maite Berriozabalen eskutik. Jardunaldi honetan hurrengo osteguneko saioa prestatuko dute.

 MAIATZAREN 26a, OSTEGUNA
 Bertso-saioa:
  Unai Iturriaga
  Gorka Lazkano
  Iratxe Ibarra
  Eneko Abasolo "Abarkas"

 Jardunaldi hauetara joan nahi izanez gero MAIATZAREN 3a baino lehen eman behar da izena, kultura@plateruena.net helbidera idatzita edo Plateruenako barran bertan. 10 eurotan jarri dute matrikula.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa