Aurtengoa 11. edizioa izango da 2011-04-27

Asteburu honetan hasiko da Altzako Bertso Astea

Igandean bertso jaialdia egingo dute Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso, Igor Elortza eta Iker Zubeldiarekin. Ondoren bertso-musikatuak, emanaldi bereziak eta Altzako bertsolarien inguruko saioa izango dira.
 Aurten ere Altzako Bertso Astea ospatuko da Altzan. Bertako bertsozaleek antolatutako ekimena da, Donostia Kultura eta Donostiako Udalaren laguntzarekin. Aurtengoa 11. edizioa izango da eta, antolatzaileen iritziz, "Altza bezalako herri hiritartu batean, urteetan zehar bertsozale zenbaitek egindako lanaren isla" izango da. Igandean hasiko da aurtengo edizioa, eta honako hau da egitaraua:

 MAIATZAREN 1a, IGANDEA
 Altza Kaskoan, 18etan
 Bertso jaialdia
  Maialen Lujanbio
  Sustrai Colina
  Sebastian Lizaso
  Igor Elortza
  Iker Zubeldia
   Unai Elizasuk jarriko dizkie gaiak

 MAIATZAREN 3a, ASTEARTEA
 Tomasene kultur etxean, 19:30etan
 "Altzako bertsolariak" bizi berrituz, liburuaren irakurketa kantatua. Iñaki Lertxundi eta Unai Elizasu ariko dira kantuan.

 MAIATZAREN 6a, OSTIRALA
 Nido Tabernan (Herreran), 22etan
 Hamaika Bertuteren bertso-saio musikatua
  Manex Mujika
  Jokin Labayen
  Ainhoa Agirreazaldegi
  Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

 MAIATZAREN 7a, LARUNBATA
 Altzako elkartean, 21etan
 Erregea eta bufoia banketean (bertso-antzerki afaria)
  Ander Lipus eta Jexux Mari Irazu ariko dira

 Azkeneko emanaldi honetarako izena emateko zerrendak honako taberna hauetan egongo dira: Nido, Anaiak, Ipotx eta Elizondo.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa