Eskolarteko Txapelketak 2011-05-04

Gaur egingo dute idatzizko hirugarren kanporaketa Bizkaian

Aste honetan Ondarroan eta Durangon ere egin dituzte kanporaketak. Gaur Gernika-Lumon izango da hitzordua. Bihar Trapagaranen egingo dute kanporaketa eta etzi Zornotzan.
  Aste honetan hasi da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako idatzizkoen atala. Astelehenean Ondarroan egin zuten lehenengo kanporaketa, atzo Durangon, eta gaur Gernika-Lumon izango da hitzordua, Seber Altube ikastolan, eguerdiko 15etan. Gaurkoaren ondoren, beste 5 kanporaketa jokatuko dituzte:

 MAIATZAREN 5a, OSTEGUNA
 Trapagarango Itxaropena ikastolan, 14:30etan
 
 MAIATZAREN 6a, OSTIRALA
 Zornotzako Andra Mari ikastolan, 15etan

 MAIATZAREN 9a, ASTELEHENA
 Bilboko Abusu ikastolan, 15etan

 MAIATZAREN 10a, ASTEARTEA
 Mungiako Larramendi ikastolan, 15etan

 MAIATZAREN 11, ASTEAZKENA
 Getxoko Algortako San Nikolas ikastolan, 15etan

 Finala hilaren 13an izango da, Gernika-Lumoko Seber Altube ikastolan, arratsaldeko 15etan hasita.

 Bat-bateko kanporaketak beranduago hasiko dira, eta adinka banatuta ariko dira parte-hartzaileak. Hiru kanporaketa eta finala jokatuko dira guztira:

 MAIATZAREN 24a, ASTEARTEA
 Bermeoko Eleizalde ikastolan, 15etan
 14 urtera artekoen bat-bateko kanporaketa

 MAIATZAREN 25a, ASTEAZKENA
 Markina-Xemeingo Kultura aretoan, 15etan
 15-16 urtekoen bat-bateko kanporaketa
 

 MAIATZAREN 26a, OSTEGUNA
 Ondarroako Zubi zahar ikastolan, 15etan
 17-18 urtekoen bat-bateko kanporaketa

 Kanporaketa hauetatik sailkatzen diren bertsolariek ekainaren 3an jokatuko dute finala. Bilboko El Carmen aretoan izango da hitzordua, goizeko 11etan.

 Gipuzkoan ere aste honetan hasiko dira kanporaketak. Hemen egun berean egiten dira idatzizko eta bat-bateko saioak. Hala, 15etan idatzizkoa hasten da, 16etan 14 urtera artekoen bat-bateko kanporaketa eta ondoren hortik gorakoena. Honako hau da kanporaketen egutegia:

 MAIATZAREN 6a, OSTIRALA
 Oiartzungo Haurtzaro ikastolan

 MAIATZAREN 13a, OSTIRALA
 Zarauzko Oteiza lizeoan

 MAIATZAREN 20a, OSTIRALA
 Oñatiko Txantxiku ikastolan eta Santana aretoan
 
 MAIATZAREN 27a, OSTIRALA
 Lazkaoko San Benito ikastolan eta Areria zineman

 Finala ekainaren 3an izango da Gipuzkoan ere. Azpeitian izango da hitzordua, Izarraitz pilotalekuan, arratsaldeko 16etan.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra