Urnietan, Andoainen eta Gasteizen besteak beste 2011-05-03

Saio bat baino gehiago izango da gaur

Urnietan Anjel Larrañaga eta Patxi Etxeberria ariko dira kantuan Santakruzak ospatzen hasteko, eguerdian. Andoainen bertso-showa egingo dute iluntzeko 20etan. Gasteizen bertso-trama izango da Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Unai Iturriagarekin, iluntzeko 20etan. Josu Goikoetxeak jarriko dizkie gaiak.
 Gaur bertso-saio bat baino gehiago izango da Euskal Herrian.

 Urnietan Santakruzak ospatzen hasi dira. Hori dela eta, saioa eta bazkaria egingo dituzte gaur eguerdian. Anjel Larrañaga eta Patxi Etxeberria jardungo dira kantuan.

 Handik gertu, Andoainen, bertso-show izeneko ekitaldia egingo dute kalean zehar, iluntzeko 20etan hasita.

 Azkenik, Gasteizen bertso-trama bat antolatu dute Ignacio Aldekoa kultura etxean. Iluntzeko 20etan hasiko da hau ere, eta ohi bezala Josu Goikoetxea ariko da tramagile eta gai-jartzaile lanetan. Kantuan, berriz, honako bertsolari hauek dira aritzekoak:

 Igor Elortza
 Maialen Lujanbio
 Jon Maia
 Unai ITurriaga

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu